Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-10-10

Altsasuko kanporaketarako sarrerak agortu dira

Igandean Altsasun jokatzekoa den Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketarako sarrera guztiak saldu dira jada, hortaz ez da saio horretarako sarrerarik gelditzen. 825 lagunentzako aforoa du Burunda pilotalekuak, eta bertsozaleek guztiz beteko dute aretoa. Sarrera guztiak saldu egin direnez, igandean ez da lehiatila zabalduko Altsasun.

Alsatsuko ez da asteburuan izango den saio bakarra. Hendaian larunbatean hirugarren kanporaketa jokatuko da eta saio horretarako oraindik sarrerak badira. Hendaiako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean eta Beltzenia ezker paretako tabernan daude salgai.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela saioetarako sarrerak www.bertsosarrek.eu webgunearen bitartez.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu