Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 2013-10-12

Hendaiako kanporaketa irabazita, finalaurrekoetan da Julio Soto

Julio Soto nagusitu da Hendaian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketan. Haren atzetik, Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Felix Zubia, Iñaki Apalategi eta Iban Urdangarin sailkatu dira. Orain arte izan den saiorik jendetsuenean, 1.070 bertsozalek bete dute Beltzenia ezker pareta. Altsasun jokatuko da bihar Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa, saiorako sarrera guztiak salduta direla.

Julio Sotok irabazi du Hendaian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren kanporaketa. Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek:

Julio Soto 653

Amaia Agirre 642,5

Iñaki Zelaia 611

Felix Zubia 610

Iñaki Apalategi 596

Iban Urdangarin 591

Hendaian lortu duen lehen postuari esker, Julio Soto  zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Azaroaren 9an Gernika-Lumon jokatuko den finalaurrekoan arituko da, Amets Arzallus, Jon Martin eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.

Orain arteko saiorik jendetsuena izan da Hendaiakoa, 1.070 bertsozalek bete dute Beltzenia ezker pareta. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Hendaiako udalak eta herriko bertso eskola saioa antolatzeko emandako laguntza.

Altsasun jokatuko da bihar Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren kanporaketa. Saioa 17:30ean hasiko da, Burunda pilotalekuan. Sei bertsolari arituko dira bertan: Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira.

Altsasuko kanporaketako sarrera guztiak bukatu dira, hortaz ez da lehiatila irekiko.
825 bertsozalek lepo beteko dute aretoa.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»