Larunbatean, 17:30etan 2013-10-16

Uranga, Mantxi, Elortza, Lizaso, Bartra eta Agirreazaldegi Legazpin

Uranga, Mantxi, Elortza, Lizaso, Bartra eta Agirreazaldegi Legazpin
Bosgarren kanporaketa jokatuko da larunbat honetan Legazpin, Urbeltz pilotalekuan, 17:30etan hasita. Igor Elortza, Jokin Uranga, Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Oihana Bartra eta Iñigo Manzisidor 'Mantxi' arituko dira bertsotan. Azken aurreko kanporaketa izango da. Sarrerak bukatu dira. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia.
Bosgarren kanporaketa jokatuko da larunbat honetan Legazpin, Urbeltz pilotalekuan, 17:30etan hasita. Igor Elortza, Jokin Uranga, Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Oihana Bartra eta Iñigo Manzisidor "Mantxi" arituko dira bertsotan. Azken aurreko kanporaketa izango da. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Sarrerak bukatu dira jada.

Bertsoa.com-ek bertsolarien iritziak jasoko ditu, bakoitza Legazpiko plazara zer asmotan doanaren berri emanez. Larunbatean bertan zuzenean emango du ekitaldia.

Orain artean lau kanporaketa jokatu dira, Amasa-Villabonan, Markina-Xemeinen, Hendaian eta Altsasun. Seitik lau jokatuta, hauxe da behin-behineko sailkapena. Gogoratu 18 bertsolari pasako direla kanporaketa fasetik finalaurrekoetara. Kanporaketako sei irabazleak eta beste hamabi, puntuazioz.


Kanporaketako irabazleak
1-Agin Laburu                        699.5
2-Beñat Gaztelumendi          695.5
3-Igor Elortza                           679
4-Jon Martin                           654
5-Julio Soto                            653

Puntuen baitan
1-Jone Uria                             677
2-Jexux Mari Irazu                  666.5
3-Alaia Martin                         653
4-Xabier Silveira                     652.5
5-Unai Agirre                          650.5
6-Beñat Lizaso                       643
7-Amaia Agirre                       642.5
8-Nerea Elustondo                639.5
9-Jokin Uranga                       637
10-Iiñigo Manzisidor Mantxi   632,5                    
11-Odei Barroso                       632
12-Fredi Paia                             631.5

13-Onintza Enbeita                  623
14-Erika Lagoma                      622.5
15-Iñaki Zelaia                           611
16-Felix Zubia                             610
17-Iker Zubeldia                         607.5
18-Oihane Perea                        602
19-Eneko Abasolo "Abarkas"    599.5
20-Eneko Fernandez                  598
21-Iñaki Apalategi                      596
22-Iban Urdangarin                    591
23-Beñat Ugartetxea                   577.5

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa