Bertsoaroaren barruan 2013-11-05

"Ez gara Palestinaz ari" gaur Iruñean

Iluntzeko 20etan izango da Gurutze Plazako Institutuko areto nagusian. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariak ariko dira kantuan Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz.
 Aurrera doa Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatzen duen Bertsoaroa. Gaur "Ez gara Palestinaz ari" emanaldia izango da ikusgai iluntzeko 20etan Gurutze Plazako Institutuko areto nagusian. Emanaldian Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariak aritzen dira aurrez aurrez idatzitako sortak kantatzen, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz.

 Gaurkoaren ondoren, bi bertso-saio eta kontzertu bat izango ditu Bertsoaroak. Ostegunean Gurutze Plazako Institutuko areto nagusian izango da bertso-saioa, iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute Joseba Beltzaren esanetara:

 Irati Majuelo
 Mikel Lasarte
 Egoitz Gorosterrazu
 Maddi Sarasua
 Nerea Ibarzabal
 Amaia Iturriotz

 Datorren asteartean, berriz, Igelaren Bandaren musika emanaldia izango da leku eta ordu berean. Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaravillek osatzen dute taldea.

 Azkenik, azaroaren 14an bukatuko da Bertsoaroa, leku eta ordu berean izango den bertso-saioarekin. Ainhoa Aranburu gai-jartzaile dela, honako seikote hau aterako da kantura:

 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Xabier Silveira
 Julen Zelaieta
 Amets Arzallus
 Fredi Paia

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak