Bertxoko Sariketa 2013-11-06

Lautadako bikotea nagusi Eskuernagan

Iker Pastor eta Iñaki Viñaspre Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrietaren aurretik gelditu ziren. 25 lagun inguratu ziren saioa jarraitzera, eta giro onean joan zen saioa.
 Joan zen larunbatean abiatu zen aurtengo Bertxoko Sariketa, Eskuernagan. Aurten eraberrituta dator sariketa, bertsolariak binaka ariko baitira kantuan. Eskuernagan bi bikote aritu ziren. Errioxako bikotea Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrietak osatu zuten eta Lautadakoa Iker Pastorrek eta Iñaki Viñasprek. Berez Oihane Perea zen kantatzekoa, baina ezin zuenez Iñaki Viñaspre aritu zen bere ordez.

 25 lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko eta giro onean joan zen saioa. Agur puntuagarrien ondoren, ofiziotan eta kartzelan binaka aritu ziren bertsolariak, eta baita ariketa berezi bat ere. Azkenean Lautadako bikotea nagusitu zen.

 Datozen kanporaketak azaroaren 9an eta 15ean izango dira Izarran eta Kanpezun hurrenez hurren. Finala, berriz, azaroaren 22an jokatuko da Agurainen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak