BTN13. Lehen finalaurrekoa Gernika-Lumon 2013-11-07

Bertsolarien iritziak eta sentipenak

Bertsolarien iritziak eta sentipenak
Astebeteko atsedenalditxoa hartu ondoren, asteburuan hasiko dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan dute bertsozaleek bigarren faseko lehen hitzordua larunbat honetan 17:30ean. Bertan, Amets Arzallus, Jokin Uranga, Nerea Elustondo, Julio Soto, Jon Martin eta Jone Uria arituko dira bertsotan. Bertsoa.comek izan du zuzeneko harremana bertsolariekin eta hara hemen beraien iritzia eta sentipenak saio bezperatan.
Astebeteko atsedenalditxoa hartu ondoren, asteburuan hasiko dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan dute bertsozaleek bigarren faseko lehen hitzordua larunbat honetan 17:30ean. Bertan, Amets Arzallus, Jokin Uranga, Nerea Elustondo, Julio Soto, Jon Martin eta Jone Uria arituko dira bertsotan. Bertsoa.comek izan du zuzeneko harremana bertsolariekin eta hara hemen beraien iritzia eta sentipenak saio bezperatan.

JONE URIA
"Markinan egun ona izan nuen, eta kostako da beharbada horrelako beste bat izatea, baina espero dezagun baietz. Gernikan bitan kantatzea tokatu izan zait Bizkaikoan eta Euskal Herrikoan, eta bietan gris antzean ibili naiz. Hirugarren aukera emango digu Gernikak edo guk emango diogu berari eta ea ondo ateratzen den. Kartela ona dago eta saio polita egin ahal dugula uste dut"

JOKIN URANGA

"Behin hona ailegatuta ahalik eta  gustuen geratzea Gernikako saioarekin. Lehen fasea pasa nahi izatearen presioa kendu dut gainetik, eta orain sueltoago jardutera joan naiz. Onena eskaintzea joan behar dudala badakit.Legazpin egindako saioa aztertu dut, ea zer mejora nezakeen... Gehixeago eman dezakedala pentsatzen dut, eta larunbatean horren bila"

NEREA ELUSTONDO
"Gozatzea da nere helburu nagusia. Villabonako saioan kezka gehiago nuen ez sufritzera joateko, eta oraingoan pretentsio handirik gabe eta sailkapenari asko begiratu gabe gozatu egin nahi nuke. Eztarria pixka bat hartua dut, ea errekuperatzen dudan. Bestalde, ez dut sekula kantatu Jone Uriarekin, ez txapelketan ez bestela. Eta oso gustuko bertsolaria dut, eta badut gogo berezia berarekin kantatzeko. Ea elkarrekin tokatzen garen eta..."

AMETS ARZALLUS
"Zaila izaten da egoera honetan txapelketari begira norbera nola dagoen jakitea. Martxan datorren tren bat hartu behar duzu. Gero eta gertuago ikusi ahala tentsio puntu bat sartzen joaten da. Baina zaila da irudikatzea. Entrenamenduetan eta simulazio lana egiten da, betiko martxan plazetako saioetan txip diferentea izaten dugu, eta hasi arte behintzat galdu samar ikusten dut nere burua. Dena den gustura nabil bai lanketan bai saioetan,  beraz gogotsu noa"

JON MARTIN
"Helburuak beteta iristen naizen sentsazioa dut, beraz hemendik aurrerakoak opariak izango dira. Horrek ez du esan nahi konformista joango naizen ezta gutxiago ere. Saiatuko naiz ahalik eta ondoen kantatzen eta ahalik eta urrutien iristen. Beharbada lehen fasean baino tentsio gutxiago egongo da, horrek bertsolaria askeagoa izatea ekarriko du, eta uste dut hori nabarmenduko dela. Ariketa berri bat sartzen da, seiko motzekoa, exigentegoa da, baina gaiak laguntzen badute paper polita egin dezakegula uste dut. Bakarkakoek ere aber margena ematen duten. Bere irekian, estuegiak iruditu zaizkit aurrekoak, asko asmatu beharrekoak. Saioa berriz oso gaztea tokatu da Gernikakoa, adin beretsukoak gara eta elkar ondo ezagutzen dugunak"

JULIO SOTO

"Egia esan ilusio handiz ekingo diot saioari. Lehen fasetik oraingora pasatzean karga bat kenduta dudala uste dut, eta luxua izango da finalerdietan kantatzea. Plaza edarra egongo da, bertsokideak ere onak… Badakit ez dela beti erraza, beti ez dagoelako dena bertsolarien esku, baina egindako lana ateratzea izango da nire eginkizuna. Sentsazio onekin nago, aurreko saiotik zer konpondu, zer hobetu badakit eta ni gozatzera eta entzuleek gozaraztera noa”

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri