Bertsoaroa 2013-11-07

Bertso-saioa izango da gaur Iruñean

Nerea Ibarzabal, Amaia Iturriotz, Irati Majuelo, Maddi Sarasua, Egoitz Gorosterrazu eta Mikel Lasarte ariko dira kantuan Joseba Andoni Beltzaren esanetara. Iluntzeko 20etan izango da saioa, Gurutze Plazako Institutuko areto nagusian.
 Aurrera jarraitzen du Bertsoaroak Iruñean. Gaur bertso-saioa izango da iluntzeko 20etan Gurutze Plazako Institutuko areto nagusian. Honako seikote hau aterako da kantura:

 Nerea Ibarzabal
 Amaia Iturriotz
 Irati Majuelo
 Maddi Sarasua
 Egoitz Gorosterrazu
 Mikel Lasarte

 Joseba Andoni Beltza izango dute gai-jartzaile.

 Gaurkoaren ondoren beste bi emanaldi izango ditu Bertsoaroak. Datorren asteartean Igelaren Bandaren musika emanaldia izango da Gurutze Plazako Institutuko areto nagusian, 20etan. Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaravillek osatzen dute taldea.

 Ostegunean, berriz, bertso saioa izango da leku eta ordu berean. Ainhoa Aranburu ariko da gai-jartzaile, eta honako seikote hau aterako da kantura:

 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Xabier Silveira
 Julen Zelaieta
 Amets Arzallus
 Fredi Paia

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak