Asteburuan jokatu zen 2013-11-13

Bertxokon, Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo bigarren bikote sailkatua

Larunbatean, azaroaren 9an, jokatu zen Izarrako Gaztetxean Bertxoko sariketaren 2. kanporaketa. Bertan Unai Gomezen esanetara aritu ziren bi bikote, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita alde batetik, eta Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo bestetik. Bertso hautaketa ikusgai Bertsoa.com-en.
Larunbatean, azaroaren 9an, jokatu zen Izarrako Gaztetxean Bertxoko sariketaren 2. kanporaketa. Bertan Unai Gomezen esanetara aritu ziren bi bikote, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita alde batetik, eta Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo bestetik.

    Saio entretenigarria izan zen Izarrako Gaztetxera hurbildu ziren bertako lagunentzat eta bertsolariekin batera etorri zirenentzat. Binaka aritzeko ariketak eta Unai Gomezek jarritako gaiak burutu ondoren epaileek erabaki zuten Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo sailkatzea finalerako.

    Azaroaren 15ean, Kanpezuko Ibernalo aterpetxean jokatuko da azkeneko kanporaketa. Horrela hiru bikote sailkatuko dira Agurainen jokatuko den finalerako.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu