Finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioa da Murgiakoa. Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Xabier Silveira, Aitor Mendiluze, Fredi Paia eta Unai Agirre arituko dira kantuan baina parte-hartzaile asko egongo dira sailkapenaren zain; han erabakiko baita nor pasako diren bigarren itzulira. Saioaren aurretik Murgian abestuko dutenak honela aurkitu ditugu.
Finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioa da Murgiakoa. Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Xabier Silveira, Aitor Mendiluze, Fredi Paia eta Unai Agirre arituko dira kantuan baina parte-hartzaile asko egongo dira sailkapenaren zain; han erabakiko baita nor pasako diren bigarren itzulira. Saioaren aurretik Murgian abestuko dutenak honela aurkitu ditugu.
SUSTRAI COLINA
"Gogotsu nago, lan eginda, eta ahal bezain aldarte onenarekin oholtzaratzeko desioz. Badakit zer gertatzea nahi dudan eta gertatzea nahi dudan horren bila joaten saiatuko naiz letorkeenaren zain egon gabe. Orain arteko nire indarguneei beste batzuk erantsi nahi dizkiet, orain arte esploratu ditudanez gain beste bide batzuk urratu. Nire esku dagoena ahalik eta ongien egitea da helburua, hori baita nire ustez, aurrera egiteko bidea. Ea biak egiten ditugun, bidea eta aurrera."
AITOR MENDILUZE
"Aparteko nobedaderik gabe nago. Ondo , lasai,. Astean zehar beste gauzetan burua, geroxeago etorriko da estutzeko garaia, baina gehiegi egoskortu gabe. Nere helburua lana bera da. Hor zentratzea, egin beharreko lanean. Eta hori eginez gero, finaleko aukera egon daiteke edo... Baina finalean gehiegi pentsatzea kaltegarria dela uste dut. Bestean zentratu behar da, zer egin nahi den, nola egin, nola eman. Nahikoa badugu horrekin. Aurreko saioetan egon naiz eta beti egiten dira kalkuluak eta... baino horrek ere ez du asko balio. Balio du beste saioetan fijatzea ariketa desberdinei nola heldu, bakoitzak duen balorea eta abar."
BEÑAT GAZTELUMENDI
"Ilusioz. Sarrera guztiak agortuta omen daude eta horrek ere ilusioa areagotzen du. Nere mailari dagokionean, gustura geratu nintzen Altsasun. Ofiziotan brillo gehiegi gabe, baina bakarkako ona egin nuen. Kostako zait beste horrelako bat egitea, baino ea Murgian horrelako ariketaren bat egiten dudan, jendearen gogoan geratzeko modukoa. Ikusten da finalaurrekoetan koska bat gora egin dela eta finaleko lehian egoteko koska hori igo behar dela. Ez da erraza baina... ahalegina egingo dugu. Saioa bera explosibo samarra geratu dela iruditzen zait. Ea lehertzen den eta ondo ateratzen den."
UNAI AGIRRE
"Aldarte onean nago. Egia esan egunerokoan horretan gehiegi pentsatzeko aukerarik gabe, baina bai finalaurrekoetan gaude eta nabaritzen da tentsio gehiago. Ni saiatzen naiz lasai hartzen, daukan garrantzia ematen ere ikasi dugu eta. Neretzat azkenean erregalo bat da hau. Eta helburuak hasierako berdinak ditut nik. Lana ahalik eta txukunena egitea eta iristen garen lekuraino. Txapelketak gehiago ematen digu guri prestatzeko aitzakia, motorra martxan jartzeko. Astindu bat ematea da, motibazioa."
FREDI PAIA
"Aurreko faseko saioa unibertsitateko azterketen inguruan tokatu zitzaidan eta ea oraingoan zentratugo nagoen. Hartu dut saio hura aztertzeko beta, eta aritu naizen flojoen ibilitako ariketak lantzen. Jarraitu ditut beste bi finalaurrekoak eta ideia bat egiten aritu naiz nola hartu behar dudan saioa... Helburuei begira, aurten inoiz ez bezala, posible ikusten dut nere burua finalean izatea. Goian ibiltzeko maila badaukadala uste dut. Bestalde, inoiz finalean izan ez garenok, ez dugu ezer galtzekorik eta horrek lasaitasun bat ematen du. Nik beti esan dut guretzat faserik erosoena dela hau."