Bertxoko 2013 2013-11-20

Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal ere finalera sailkatu dira

Gauzak honela, Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal, Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo eta Oihane Perea eta Iker Pastor ariko dira ostiral honetako finalean.
 Joan zen asteburuan jokatu zen Bertxoko sariketako azkeneko kanporaketa, Kanpezuko Ibernalo aterpetxean. Julen Zulaika eta Paula Amilburu eta Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal aritu ziren kantuan, Iker Pastor gai-jartzaile zutela. Azkenean Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal nagusitu ziren, eta beraiek sailkatu ziren finalerako.

 Finala ostiral honetan izango da Aguraingo Iguaran elkartean. Hiru bikote ariko dira bertan: Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza, Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo eta Oihane Perea eta Iker Pastor.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-21

Mendiluze, bide zuzenetik zazpigarren finalera bidean jarri da

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza