Goizuetan, ostiralean 2013-11-20

Xalto sariketako finala Nafarroako sei bertsolari gazteren artean

Aurreko ostiralean bi kanporakta jokatuta, aste honetan Xalto sariketako finala izango da Goizuetan. Kanporaketa bakoitzeko lehen hiru sailkatuek osatuko dute seikotea, eta hauexek dira: Xabier Maia, Oier Amiano, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Amaia Elizagoien.
Aurreko ostiralean bi kanporakta jokatuta, aste honetan Xalto sariketako finala izango da Goizuetan. Kanporaketa bakoitzeko lehen hiru sailkatuek osatuko dute seikotea, eta hauexek dira: Xabier Maia (Elizondo), Iker Gorosterrazu (Ituren) eta Mikel Lasartek (Barañain) txartela eskuratu zuten Leitzako gaztetxean eta Iruñean berriz, Oier Amiano (Elizondo), Iban Garro (Lesaka) eta Amaia Elizagoien (Oronoz). Finala Umore Ona elkartean izango da, afalondoan. Kanporaketak Leitzan eta Iruñean jokatu ziren.

Finalari dagokionez, Xalto sariketako hamabigarren edizio honek berritasun garrantzitsu bat dakar. Azaroaren 22an Goizuetako Umore Ona elkartean egingo den finala, bertso-afari moduan jokatuko da. 21:00etan hasita, lehenik afaria eta ondotik mahai bueltan saioa egingo da.  
Sarrerak 15 eurotan eskuratu daitezke Goizuetako Amaia kafetegian eta Nafarroako Bertsozale Elkartera deituta (948 14 37 47) edo idatzita (nafarroa@bertsozale.com).

Maider Ansa gai-jartzaileak gidatuta, hauxe da bertsolariek egin beharko duten lana:
o    Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso osatu
o    Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso osatu
o    Kopletako saioa
o    Objektu bati bertso bana
o    Kartzelako lana
o    Zortziko txikian bi punturi erantzun
o    Gaia emanda bakarka bina bertso osatu

Epaile lanetan berriz, Saioa Mitxelena, Jon Abril eta Ander Fuentes “Itturri” arituko dira.

Aurretik bertso-poteoa
Finalaren aurretik, 20:00etan, Goizuetako tabernetan barrena bertso-poteoa antolatuko da, Xalto sariketan parte-hartu eta finaletik kanpo geratu diren bertsolariekin.
Nafarroako Bertsozale Elkartea da Xalto sariketaren antolatzailea, Goizuetako Udalaren laguntzarekin. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa eta Goizuetako Umore Ona elkartearen laguntza ere badu ekimenak.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean txandakatzen diren Xalto sariketa eta Izeta sariketa daude. Horien helburu nagusia, Nafarroako bertsolari gazte zein hasi berriei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarri izango zaien esperientzia har dezaten.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa