Iaz Bilbon egin zen 2013-11-20

Bertso derbia Donostian urtarrilean

Iaz Bilbon egin zenaren haritik, aurten Donostian egingo da II. Bertso-derbia. Errealeko eta Athletic-eko hiruna bertsolarik osatutako seikotea arituko da bertsotan Antzoki Zaharrean. Talde bakoitzak bere kanpitaina izango du: Athletic-ekoa Igor Elortza eta Errealekoa Amaia Agirre. Beste lau bertsolariak publikoak boto bidez aukeratuko ditu, bi taldeen webguneetan.
Iaz Bilbon egin zenaren haritik, aurten Donostian egingo da II. Bertso-derbia. Errealeko eta Athletic-eko hiruna bertsolarik osatutako seikotea arituko da bertsotan Antzoki Zaharrean. Talde bakoitzak bere kanpitaina izango du: Athletic-ekoa Igor Elortza eta Errealekoa Amaia Agirre. Beste lau bertsolariak publikoak boto bidez aukeratuko ditu, kluben web guneetan. Besteak beste, Real Sociedad Fundazioak, Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga B.H.S.-ren laguntzarekin antolatzen da bertso-derbia.

Urtarrileko lehenengo asteburuan Anoetan jokatuko dute Reala eta Athleticek Ligako partida. Hori dela eta, urtarrilaren 3an arratsaldeko 19tan izango da Bertso-derbia.

Antolatzaileen hitzetan, ekitaldi honen asmoa, bi taldeen arteko elkarren lehia eta derbietan sortzen den giro atsegina indartzea da. Bestalde, lotzen gaituen kultura sustatzea eta bertsolaritzan futbolaren gaia bultzatzea bilatzen da, gure zaleek futbola eta kultura ere uztartu  daitezkeela ikus dezaten.

Bertso-derbiaren aurkezpenean ordezkaritza zabala izan zen:  Juan Karlos Izagirre, Donostiako Alkatea,  Joseba Ibarburu, Real Sociedad Fundazioaren ordezkaria, José Angel iribar, Athletic Fundazioaren ordezkaria, Amaia Agirre, Realeko kapitaina, Miren Amuriza, Athleticeko taldearen ordezkaria. Yerai Gascón, edizio honetako kartelaren egilea, Publizitate Grafikoko ikaslea Usandizaga B.H.S.ko ikaslea.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza