BTN13. Seigarren finalaurrekoa 2013-11-23

Unai Iturriagak irabazi du Elizondoko finalaurrekoa

Unai Iturriagak irabazi du Elizondon egin den bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa. Haren atzetik Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga, Mantxi et Julio Soto sailkatu dira. 1.400 bertsozalek lepo bete dute Baztan pilotalekua. Donostian jokatuko da bihar seigarren finalaurrekoa.

Unai Iturriagak irabazi du Elizondon jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa. Puntuazioa honela gelditu da:

Unai Iturriaga 725
Amets Arzallus 719,5
Beñat Gaztelumendi 695,5
Jokin Uranga 668
Iñigo Mantzizidor "Mantxi" 663,5
Julio Soto 620

1.400 bertsozalek bete dute Elizondoko Baztan pilotalekua. Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Baztango udalari eta Baztango bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.

Bihar bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da Donostian, Gaska kiroldegian. Saiorako sarrera guztiak amaitu dira eta ez da takila zabalduko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta