BTN13. Seigarren finalaurrekoa 2013-11-24

Igor Elortzarentzat izan da Donostiako finalaurrekoa

Igor Elortzak irabazi du Donostian jokatu den bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa. Haren atzetik Alaia martin, Aitor Sarriegi, Jon Martin, Etxahun Lekue eta Fredi Paia sailkatu dira. 2.480 bertsozalek lepo bete dute Gaska kiroldegia. Hurrengo larunbatean Maule-Lextarren jokatuko da Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta bertan erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak.

Igor Elortzak irabazi du Donostia jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa. Puntuazioa honela gelditu da:

Igor Elortza 703
Alaia Martin 674,5
Aitor Sarriegi 674
Jon Martin 641,5
Etxahun Lekue 639,5
Fredi Paia 617,5

2.480 bertsozalek bete dute Donostiako Gaska kiroldegia. Bertsozale Elkarteak eskerrak adierazi die Donostiako udalari eta Donostiako bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.

Hurrengo larunbatean azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren. Bertan erabakiko finalean kanatatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Ohi bezala, saiorako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu