Agenda 2013-11-28

Lau bertso-emanaldi izango dira gaur

Ondarroan "Ez da Kasualitatea" saio musikatu berezia izango da; Zarautzen "Kontikan" haurrentzako ikuskizuna; Bruselan "Bertsolari" filma eskainiko dute eta Bergaran bertso-triki poteoa egingo dute.
 Osteguna izan arren, bertso-saio bat baino gehiago dago gaurko iragarrita. Ondarroan, arratsaldeko 18etan, "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua izango da Etxelilin. Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Onintza Enbeita jardungo dira bertsotan Amaia Agirre gai-jartzaile dutela.

 Zarautzen haur eta gazteei zuzendutako "Kontikan" saio berezia izango da arratsaldeko 17:30etan Sanz Zenea Udal Liburutegian.

 Bruselan, berriz, "Bertsolari" filma emango dute iluntzeko 20etan.

 Azkenik, Bergaran, Mokolo Eguna dela eta, bertso-triki poteoa izango da iluntzeko 19etan hasita herriko tabernetan zehar.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu