Aurrekontuetan partidarik ez 2013-12-02

Gasteizko bertsolaritza proiektua aurrekonturik gabe utzi du Udalak

Gasteizko Udalak bere aurrekontu proiektuan hutsean utzi du Arabako Bertsozale Elkartearekin duen hitzarmena eta ondorioz Gasteizko bertsolaritza proiektu guztia zalantzan jarri du, Arabakko Bertsozale Elkarteak adierazi duenez. Bertsozale Elkarteak Gasteizko Udalari eskatu dio hitzarmenari eusteko.
Gasteizko Udalak bere 2014rako aurrekontu proiektuan hutsean utzi du Arabako Bertsozale Elkartearekin duen hitzarmena eta ondorioz Gasteizko bertsolaritza proiektu guztia zalantzan jarri du, Arabakko  Bertsozale Elkarteak adierazi duenez. Bertsozale Elkarteak Gasteizko Udalari eskatu dio hitzarmenari eusteko.

Inolako azalpenik gabe
Gasteizko Udalak Arabako Bertsozale Elkartearekin azken urteotan izan duen hitzarmena, bertan behera uzteko asmoaren berri  hedabide eta alderdi politikoen bidez jaso du Arabako Bertsozale Elkarteak, Udalaren aldetik inolako azalpenik jaso gabe. "Hirugarren urtea da egoera berean aurkitzen garena, berriz  ere ez dugu inolako komunikazio ofizialik jaso, ez ahoz ez eta idatziz ere ez.  2012ko aurrekontuetan Gasteizko Udalak onartu zuen akats baten ondorioz geratu ginela Hitzarmenik gabe, Kultura arlotik Euskara arlora pasaz eta murrizketak izanda berreskuratu genuen Hitzarmena. 2013ko aurrekontuetan Udalak, beste alderdiekin negoziatzeko txanpon truke moduan gorde zuen.  Egun, 2014ko aurrekontuak lantzen ari diren honetan, ez dakigu zer gertatuko den gure Hitzarmenarekin, dakiguna da ez dela aurreproiektuan ageri. "

"Proiektu guztia jokoan"
Arabako Bertsozale Elkartearen hitzetan, hitzarmena hutsean uzteak Arabako Bertsozale Elkartearen Gasteizko proiektu guztia jokoan jartzea dakar: “Gu ere bertsotan” proiektuan Gasteizko 9 ikastetxetan, 900 haurrekin ari dira lanean; Arabako 2014ko Kuadrilla artekoan bat-bateko 5 talde Gasteiztar arituko dira kantuan, 8 bat taldetxok bertso jarrien sailean parte hartuko dute, 100 bat lagun denera; bertso-eskolan 3 talde daude martxan; Gasteizko jaietako Aihotz plazako saioak ala nola udal liburutegi sarearekin eta bestelako kultur eragileekin elkarlanean abiatutako ekimenak garrantzi handikoak dira… Eta 900 ikaslerentzat urrian hasi eta ekainean amaitzen den ikasturtea aurrera doa, urtarrilean gertatu daitekeenaren berri argirik gabe.
 
Oso ondo baloratutako proiektua
Arabako Bertsozale Elkartearen hitzetan, "32 urte luze hauetan euskararen berreskuratze prozesuaren eskutik joan da beti bertsolaritza, ekarpena egin diogu eta bertatik edan dugu, elkar elikatu dugu, elkarren beharra dugu. Besteak beste, bertsolaritza Gasteizen transmititu eta sustatzeko proiektua gizarte mailan oso ondo baloratua dago, adin guztietako euskaldunek aisia eta astialdian euskara erabiltzeko, hizkuntzaren kalitatea handitzeko eta euskaraz gozatzeko proiektu oso bat eskaintzen duelako, integrala, euskararen ekosistema erabat aberastuz, eta euskaldunen komunitatea elkarreraginean jartzen lagunduz. "
 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri