Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-12-03

Finala aurkeztuko dute bihar Barakaldoko BEC-en

Txapelketa Nagusiko finla aurkeztuko dute bihar BEC-en. Bertsozale Elkarteko ordezkaria, zortzi bertsolari finalistak eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak izango dira ekitaldian. Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia, 11:00etan hasita.
Txapelketa Nagusiko finla aurkeztuko dute bihar BEC-en, 11:00etan. Aurkezpenean izango dira Iñaki Murua, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Jokin Castaños, Bertsolari Txapelketa Nagusiko arduraduna eta  Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi. Finala abenduaren 15-ean izango da, igandez.

Bertsoa.com-ek zuzenean
Txapelketako aurkezpena eta saio guztiak bezalaxe, Bertsoa.com-ek zuzenean emango du Finalaren aurkezpen ekitaldia ere, 11:00etan hasita.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu