BTN13. Azken finalaurrekoa Maule-Lextarren 2013-12-03

Bertsulariak eta Batera

Bertsulariak eta Batera
Jean Bordaxarrek idatzi dizkigu larunbatean Maule-Lextarren bizitako sentipenak.
Azaroaren 30a zer egün ederra, ikusi dütüt Eüskaldün indarra eta izarrak. Alde batetik, 3.000 jente makilak esküan gure herria bihotzean, eta bestetik sei bertsulari oso miresgarriak.

Zuri Batera :
Estatüak ützirik, laidozko loskoan
Jeiki da herritarra, makilak esküan
Ezagütza jinen da, Indarrez agian
Lurralde bat sortzeko, geroa gogoan.

Aski badügü egün, estatü menpeko
Arbasoen oritza, bihotzean mintzo
Bürüak altxatürik, indarrez heltzeko
Kolektibo lürralde, orai guretako.

Bertsulariak:
Bertsularien hatsa, Maulen da agertü
Izar, bidaje, mezü, ez gira aspertü
Eüskal hitzen indarra, hots azpimarratü
Horien osotarzüna, nahi düt eskertü.

Argi dezala beti, Eüskaldun izarrak
Kantore, dantza, bertsu, gure janariak
Mintzaje bati esker, agertzen liliak
Bihotzak alagera, denak gira haurrak.
 
Jean Bordaxar     

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»