Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013-12-09

Finala eta bertsolarien erreakzioak zuzenean Bertsoa.com-en

Bertsoa.com-ek finala osorik zuzenean emango du ETBrekin elkarlanean. Finala amaitu bezain laister, txapeldunaren eta beste zazpi finalisten hitzak eta erreakzioak ere zuzen-zuzenen emango ditu Bertsoa.com-ek BEC-eko prentsa aretotik. Horretaz gain, igande gauean bertan sarean izango dira buruz buruko bertsoaldiak. Astelehenean zehar, finala ia osorik jarriko du Bertsoa.com-ek ikusgai eta astean zehar txapeldunari elkarrizketa egin.
Bertsoa.com-ek finala oso-osorik zuzenean emango du, ETBrekin elkarlanean. Finala amaitu bezain laister, txapeldunaren eta beste zazpi finalisten hitzak eta erreakzioak ere zuzen-zuzenean emango ditu BEC-eko prentsa aretotik. Horretaz gain, igande gauean bertan sarean izango dira buruz buruko bertsoaldiak. Astelehenean zehar, finala ia osorik jarriko dugu ikusgai eta astean zehar txapeldunari elkarrizketa ere egingo dio Bertsoa.com-ek.

Bertsoa.com-en jarraipen zabala
Txapelketak, plazan bezalaxe, Bertsoa.com-en ere oso jarraipen zabala izaten ari da, orain artean ekitaldi batek gurean izan duen handiena. Txapelketa hasi zenetik 115.000 sarrera izan ditugu eta egun bakarrean 5.400 izatera iritsi gara. Erabiltzaileei dagokionez, irailetik 36.000 erabiltzaile bakar baliatu da Bertsoa.com-eko edukiaz, ia BEC hiru aldiz. Urte osoko datuetara jota, 245.000 sarrera izan ditugu, eta 65.000 erabiltzaile desberdin.  Txapelketako zuzeneko saioek ere, ETBrekin elkarlanean eginak, oso harrera ona izan dute. Aldi berean 300-400 ikusle izan dira gehienetan eta izan dira 550 ikusleko momentuak. Saio osoan zeharreko ikusle kopuru totala, ordea, ia bikoitza da, Livestream plataformako estatistiken arabera beti ere:  600-800 ikuslek jarraitu dute saio bakoitza zuzenean, 9.000 inguru orotara.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»