Gaur Aramaion, Erandion, Zumaian, Baionan, Elgoibarren, Donostian eta Mungian izango dira saioak; bihar Beran, Berastegin eta Elgoibarren eta etzi Elizondon.
Urteko azkeneko asteburuan izango da bertsoez non gozatua. Gaurko saio bat baino gehiago dago iragarrita. Aramaion bertso-jaialdia izango da iluntzeko 19:30etan Kultur Etxean. Xabier Silveira, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Paula Amilburu dira kantatzekoak. Erandion bertso-jira musikatua izango da, 20:30etan "La Plaza" tabernatik abiatuta. Aitor Mendiluze eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan. Zumaian, Gabonetako Bertso-Astearen baitan, "Bi bala" ikuskizuna izango da gaueko 22:30etan Gaztetxean. Iñaki Gurrutxagak eta Aitzol Barandiaranek kantatuko dituzte beraiek idatzitako abestiak, Julen Goikoetxea eta Xabier Etxeberria musikarien laguntzaz. Baionan berto-poteoa eta bertso-afaria antolatu dituzte, iluntzeko 19etan hasita. Sustrai Colina eta Jon Maia ariko dira bertsotan eta Hor Konpon Elkartean izango da afaria. Elgoibarren urteroko bertso-jaialdia antolatu dute gaueko 22etarako Herriko Antzokian. Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña dira bertan kantatzekoak Uxue Alberdiren esanetara. Donostian "Ametsen Fabrika" haurrentzako ikuskizuna izango da arratsaldeko 17:30etan Intxaurrondoko Kultur Etxean. Azkenik, Mungian tabernaz tabernako saioa egingo dute Beñat Ugartetxeak, Nerea Ibarzabalek, Mikel Arrillagak eta Xabier Arriaga "Txiplas"-ek. Itziar tabernatik abiatuko dira. Bihar beste hiru saio daude iragarrita. Beran "Ez gara Palestinaz ari" ikuskizun berezia izango da iluntzeko 19:30etan Kultur Etxean. Unai Muñoa eta Ander Lizarraldek beraiek idatzitako bertsoak kantatuko dituzte Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz. Berastegin, iluntzeko 19etan, "Bi bala" ikuskizuna izango da gozagai Gaztetxean, iluntzeko 19etan. Azkenik, Elgoibarren bertso-bazkaria izango da bihar Foru enparantzan eta Belaustegi Jatetxean. Xabier Arrizabalaga "Ziarda", Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta German Meabebasterretxea dira bertan kantatzekoak. Azkenik, etzi "Kafkaren aulkia" ikuzkizun berezia izango da iluntzeko 19etan Arizkunenean. Uxue Alberdi eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan, Itxaro Bordaren irakurtaldi bati jarraiki. Pello Ramirezen musikak lagunduko die.