Afaritarakoak bazkideentzat 2014-01-08

Bertso Egunerako sarrerak salgai daude

Hilaren 15era bitartean bazkideek soilik eskuratu ahal izango dituzte afarirako sarrerak. Hilaren 15etik aurrera bazkide ez direnek ere lortu ahal izango dituzte.
 Urtarrilaren 25ean ospatuko da Bertso Eguna. Bertsozale Elkarteak egun osorako egitaraua prestatu du. Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak salgai daude jada erosi nahi duen edonorentzat, eta afaritarako sarrerak ere bai bazkideentzat. Bazkide ez direnek urtarrilaren 15etik aurrera erosi ahal izango dituzte www.bertsosarrerak.eu atarian.

 Bertso Egunaren aurkezpen ofiziala hilaren 22an izango da. Dena den, urteroko egitaraua izango da: goizean bertsolariak Donostiako Alde Zaharreko kaleetan ibiliko dira, arratsaldean ekitaldi nagusia egingo da Kursaaleko Areto Nagusian eta ondoren afaria izango da. Aurten afaria lekuz aldatu da eta Manteo Kiroldegian ospatuko da. Iparra-Hegoa elkartea arduratuko da afaria jartzeaz.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu