2013ari errepasoa 2014-01-09

Bertsoz betetako urtea

Bertsoa.com-en 102 bertso-saiotako edukiak jarri ditugu sarean geuk grabatuak, Hitzetik Hortzeratik jasoak edo borondatezko grabatzaileen sareari esker bilduak. 3 500 bertso inguru jarri ditugu bideoz ikusgai.
Urte oparoa izan da 2013a. Amurrion hasi zuena Durangon bukatu zuen Bertsoa.com-ek. Tartean joan dira Bertsolari Txapelketa Nagusiaren eta Araba eta Nafarroako finalen zuzeneko emisioa, Eskolartekoen eta gazte sariketen jarraipena, udan herriko festetako saioei emandako lekua, Bertso Eguna... Denera 102 bertso-ekitalditako edukiak sareratu ditugu. 2013an bidelagun izan ditugu Hitzetik Hortzerako lantaldea eta borondatezko grabatzaileak, eta denen eskutik jasotako edukiak plazaratu ditugu. Bertsolari Txapelketa Nagusiak ere izan du bere eragina, inoiz baino erabiltzaile gehiago izan baititugu: 320 000 sarrera izan ditu aurten Bertsoa.com-ek, horietatik 86 000 erabiltzaile bakar. Facebook-en 470 lagunek atsegin dute Bertsoa.com eta Twitterrerako jauzia ere eman dugu. Ia 2 000 jarraitzaile ditugu une honetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza