Agenda 2014-01-10

"Xenpelarren fruituak" eskultura inauguratuko da igandean Errenterian

Xenpelarren omenezko eskulturaren inaugurazioan dantzariak, musikariak eta bertsolariak ariko dira. Bestalde, bihar bi bertso-afari izango dira Asteasun eta Tolosan.
 Igande honetan ekimen berezia izango da Errenterian. Izan ere, Xenpelarren omenezko "Xenpelarren fruituak" eskultura inauguratuko baitute Foru Plazan, eguerdiko 12:30ean. Bertsolariak, dantzariak eta musikariak ariko dira bertan. Ekimena Errenteriako Udalak eta Bertso-Eskolak antolatu dute.

 Ez da asteburu honetako hitzordu bakarra izango, ordea. Larunbatean bi bertso-afari izango dira. Asteasun, Sarasola sagardotegian, Anjel Larrañaga eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta" ariko dira kantuan afalostean.

 Tolosan, berriz, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus Usabal sagardotegian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza