Hitzetik Hortzera 2014-01-15

Gabon giroan oraindik

Gabon giroko bi bertso-saio eskaini ditu Hitzetik Hortzerak. Biak urteroko saioak, Elgoibarko urte bukaeran izan ohi da eta Ondarroako urte hasieran, Errege Egunean.
Elgoibarko bertso-saioan Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Andoni Egañak aritu ziren kantuan eta Uxue Alberdik egin zituen gai-jartzaile lanak. Sarrerak agortuta, parrokian egin zuten saio arrakastatsua.

Ondarroan Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Igor Elortza eta Jon Maia igo ziren oholtzara Jon Arrizabalaga eta Joxe Mari Aranbarri "Botx" gidari zituztela.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak