Igandean, 15:00etan ETB1en 2014-01-17

Amurrio eta Oñati Hitzetik Hortzeran

Amurrio eta Oñati Hitzetik Hortzeran
Amurrion urterokoa da finalisten saioa eta Oñatin Errege bezperako jaialdiko kartela finalistekin osatu dute aurten. Xenpelar Dokumentazio Zentrotik berreskuratu ditu Hitzetik Hortzerak bi bertsoaldi historiko.
Igandean denboraldiko seigarren saioa eskainiko du Hitzetik Hortzerak eta urte hasierako bi jaialdi ikusi ahal izango dira, Amurriokoa eta Oñatikoa. Zortzi finalistak izan dira kantuan bi saioetan: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga,  Igor Elortza eta Beñat Gaztelumendi.

Iñaki Eizmendi Manterola Basarriren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatu berri da azaroan eta Andoni Egaña bertsolariak ikertu du Basarrik bertsolaritzari egindako ekarpena. Bertsolari zarauztarraren hitzak eta bere garaian elkarrekin egindako bertsoaldi bateko bertsoak bildu ditu Hitzetik Hortzerak Xenpelar Dokumentazio Zentroari esker.

Igandean, arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak