Nafarroako Bardoak ekimena 2014-02-06

Nafarroan bihar hasiko dira Bardoak kantari

Bihar hasiko da Nafarroako Bardoak kantari eta sei saio izango dira asteburuan: Lesakan, Zubietan, Erratzun eta Arbizun. Larunbatean eta Iruñean bi.Taldekako txapelketa da eta lehen faseko saioak dira.
Bihar hasiko da Nafarroako Bardoak kantari Lesakan, Zubietan, Erratzun eta Arbizun. Larunbatean, Iruñean. Taldekako txapelketa da eta lehen faseko saioak izango dira.

Ostiralean lau saio jokatuko dira: Lesakako Linddurrenborda sagardotegian bertso saioa, Zubietako estalpean bertso-merendua, Erratzuko Zubipunta ostatuan bertso-merendua eta Arbizuko Argibide elkartean bertso saioa.

Larunbatean beste bi saio eginen dira: Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean bertso-merendua eta Txantreako Auzotegi Kultur Etxean bertso-merendua.

Saioak Bardoetako lehen fasekoak dira, horretan parte hartzen duten 16 taldeek bost ligaxtatan daude banatuta. Bardoetako gainerako saioen moduan, talde lana da bertsolariek egin beharko dutena, denen artean banatu beharko baitituzte egin beharreko ariketak.


Otsailak 7, ostirala
Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean, bertso-saioa
Zortziko haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez) – Xirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Mikel Xabier Juaniz, Migel Anjel Ortiz de Guzman).

Zubietako estalpean, 20:00etan, bertso-merendua
Etxeko kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien) – Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena, Asier Saragueta).

Erratzuko Zubipunta ostatuan, 21:00etan, bertso-merendua
Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano, Xabier Maia)– Barardoak (Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles, Manex Mailharin).

Arbizuko Argibide elkartean, 22:00etan, bertso-saioa
Bizkorratxiko (Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre, Aitor Zubiria) – Harrapazank (Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi).


Otsailak 8, larunbata

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 19:00etan, bertso-merendua
Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oscar Sanz de Acedo) – Paalletan Mocedades (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta).

Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, 19:00etan, bertso-merendua
12 obario eta 11 pedrada (Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo) – Mailopetarrak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Aitor Irastortza).

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza