Hitzetik Hortzera 2014-02-07

Abadiñon Sanblasetan

Abadiñon sanblasetako bertso-afaria eta Gasteizko Harresiak Jimmy Jazzen egindako bertso-jaialdia igandean Hitzetik Hortzeran.
Aste honetan Abadiñon eta Gasteizen izango da Hitzetik Hortzera. Abadiñon ospatu berri dituzte Sanblasak eta urtero moduan aurten ere bertso-afaria egin dute. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña gonbidatu dituzte afaritara. Sanblasetako azokaren “erretratua” egingo du bertsotan Bittor Altubek, Abadiñoko bertso-eskolako gazteenak.
 
Gasteizen zazpi bertsolari elkartu ziren Jimmy Jazz aretoan, Gasteizko Harresiak antolatutako bertso-jaialdian. Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Andoni Egaña, Alaia Martin, Ander Solozabal eta Jon Maia. Josu Goikoetxea gidari.
Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren parte-hartzaileek ekimenaren nondik-norakoak azalduko dituzte.
 Hau guztia igandean arratsaldeko 15:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza