Erniarraitz Sariketa 2014-02-10

Nerea Ibarzabal nagusi azkeneko kanporaketan

Saioa Alkaiza, Amaia Iturriotz, Nerea Ibarzabal, Iosu Oiartzabal "Xenpelar", Eneritz Artetxe eta Nekane Zinkunegi ariko dira ostiral honetan finalean, Azpeitiko Gaztetxean.
Joan zen ostiralean jokatu zen Erniarraitz Sariketako azkeneko kanporaketa Azkoitiko Kultur Etxean. Nerea Ibarzabal nagusitu zen eta finalerako zuzeneko txartela eskuratu zuen. Berarekin batera aritu ziren Oier Etxeberria, Iñigo Ibañez, Aitor Salegi, Eneritz Arzallus eta Silvia Etxaniz. Gauzak honela, jada erabakita dago ze sei bertsolari ariko diren finalean: Saioa Alkaiza, Amaia Iturriotz, Nerea Ibarzabal, Iosu Oiartzabal "Xenpelar", Eneritz Artetxe eta Nekane Zinkunegi. Finala ostiral honetan izango da Azpeitiko Gaztetxean, gaueko 22etan hasita. Gurutze Oiarzabal izango da gai-jartzaile.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza