"Bertsolariak libre" 2014-02-12

Ekimen ugari Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor babesteko

Bi bertsolariak otsailaren 24an eta 25ean epaituko dituzte Audientzia Nazionalean, Gasteizko Alde Zaharreko "Zaharraz harro" jai herrikoietako egitarauaren barruan egin zen preso eta iheslarien senideen omenezko kalejiran kantatzearren.
2012ko ekainaren 30ean preso eta iheslarien senideen omenezko kalejira egin zen Gasteizko Alde Zaharreko "Zaharraz harro" jai herrikoietako egitarauaren barruan. Tartean, Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolariek kantatu zuten. Ekitaldi hartan parte hartu izanagatik inputatuta, otsailaren 24an eta 25ean Audientzia Nazionalean epaituko dituzte.

 Bi bertsolariak babesteko ekimen bat baino gehiago jarri da abian. "Bertsolariak libre" ekimenak webgunea sortu du bere aldarrikapenen berri emateko. Tartean, kamisetak jarri dituzte salgai eta edonori aukera zabaldu diote elkartasunezko bideo edo idatziak bidaltzeko. Gainera, otsailaren 20an bertso-saio bat antolatzen ari dira Gasteizen, eta prentsaurrekoa egingo dute Gasteizen bertan otsailaren 22an, larunbatez, Aihotz Plazan. Goizeko 12etan izango da hori, eta Euskal Herri osoko bertsozale eta bertsolariak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.

 Horrez gain, datorren astelehenean prentsaurrekoa egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak gaiaren inguruan.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza