Arabako Kuadrilla Artekoa 2014-02-13

Bost saio egingo dira asteburu honetan

Bost saio egingo dira asteburu honetan
Bihar Ataurin egingo da saioa; larunbatean Oionen, Aramaio, Saratxo eta Ozaetan izango dira saioak.
 Aurrera doa Arabako Kuadrilla Artekoa. Asteburu honetan bost saio izango dira Arabako bost eskualdetan. Mendialdea eskualdean, Ataurin, afaria egingo dute bihar, Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta. Gasteizko Errexala taldea joango da bertara hango taldearekin kantatzera. Idatzizkoan berriz, bertakoek bertso-sorta egingo dute eta baita Haizeam@n albokari taldeak ere.

 Larunbatean hiru bertso-bazkari egingo dira. Oionen Zalduondoko taldea eta Txandrio taldea ariko dira bat-batean. Idatzizkoan, berriz, Oion eta Bianako trikitilarien Oiana Triki Band taldeak kantatuko du bertso-sorta.

 Aramaion ere bazkalostean izango da saioa, Marixeka elkartean. Aramaioko Garratzak eta Gasteizko Aizkorak Zorroztu ariko dira bat-batean.

 Saratxon, berriz, bazkalostean Amurrio eta Legutioko taldeak ariko dira kantuan.

 Azkenik, larunbat gauean Ozaetan izango da saioa. Bertan ariko dira Aguraingo Sorginetxe eta Aiaraldeko Ai Zapotxin taldeak. Idatzizkoan, berriz, Lautadako bi talde dira aritzekoak: The Totabators eta Aguraingo Gazte Asanblada.

 Talde kanporaturik ez

 Aurtengo ekimenak parte hartzea sustatzea du helburu. Hori lortzeko, talde guztiek parte hartuko dute apirilaren 5ean egingo den topaketan, eta ordura arteko saioetan ez da kanporaturik izango.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak