Bardoak 2014 2014-02-13

Bardoek bost saio egingo dituzte asteburuan

Bardoek bost saio egingo dituzte asteburuan
Ostiralean Iruñean eta Beran izango dira saioak eta larunbatean Otsagabian, Leitzan eta Gaintzan.
 Bardoak lehengo asteburuan hasi ziren lehian eta bihar hasiko da bigarren asteburua, bost saiorekin. Bihar bertan izango dira bi. Iruñean, Zaldiko Maldiko elkartean, bertso-merendua egingo dute. Bertan ariko dira Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena eta Asier Saragueta) eta Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte eta Unai Artieda).

 Beran ere bertso-merendua egingo dute, iluntzeko 21etan Gaztetxean. Bordboiak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo) eta Bertze Maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika eta Oscar Sanz de Acedo) ariko dira kantuan.


 Larunbatean beste hiru saio izango dira. Otsagabiako Gartxot elkartean 16:30etan egingo dute bertso-merendua eta bi taldek kantatuko dute bertan: Xirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Migel Anjel Ortiz de Guzman eta Mikel Xabier Juaniz) eta Beti berandu... ta gauz onik ez! (Ander Fuentes "Itturri", MIkel Azpiroz eta Iñigo Sagastibeltza).

 Leitzako aurrera elkartean arratsaldeko 18etan izango da saioa, bi talderekin: Harrapazank (Migel Mari Elosegi "Luze", Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi) eta Miluzeko barañetak (Ander Baiano, Ander Perez, Mintxo Astiz, Pablo Perez, Edurne Errea eta Iker Mundiñano).

 Azkenik, Gaintzako elkartean ere bertso-merendua izango da, iluntzeko 19etan. Mailopetarrak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Aitor Irastortza) eta Lepatanuek 2, txipiroien itzulera (Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano eta Xabier Maia) ariko dira bertsotan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa