Bost saio izango dira 2014-02-20

Bardoetako lehen faseko azken asteburua, bost saiorekin

Bardoak taldekako ekimeneko lehen faseko azken bost saioak jokatuko dira asteburuan. Behin saio horiek jokatuta erabakita geldituko den txapelketaren bigarren fasera pasako diren taldeak. Bost multzotan daude banatuta parte hartzen duten 16 taldeek eta horietatik sei dira hurrengo fasean arituko direnak.
Bardoak taldekako ekimeneko lehen faseko azken bost saioak jokatuko dira asteburu honetan.  Lehen fasean aritu diren 16 taldeetatik eta sei dira hurrengo fasean arituko direnak.

Ostiralean hiru saio jokatuko dira: Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua; Uitziko Merkualde elkartean bertso-merendua eta Etxarri-Aranazko gaztetxean bertso saioa. Larunbatean Leitzan izanen dira Bardoak, Akerbeltz elkartean bertso-merendua eginen dute. Eta lehen faseari amaiera emateko igandean Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua eginen dute.

Bardoak ekimenaren lehen fasea amaituta, martxoaren 7tik 30era jokatuko da bigarren fasea eta horretan sei saio jokatuko dituzte. Hortik aterako dira apirilaren 12ko finalerako sailkatuko diren hiru taldeak.


Otsailak 21, ostirala


Barañaingo Haizea elkartean, 19:00etan, bertso-merendua
Barardoak (Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles, Manex Maiharin) – 12 obario eta 11 pedrada (Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo)

Uitziko Merkualde elkartean, 20:00etan, bertso-merendua
Paalletan Mocedades (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta) – Bordboiak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Jokin Pinatxo, Aitor Elexpuru)

Etxarri-Aranazko gaztetxean, 22:00etan, bertso-saioa
Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte, Unai Artieda) – Etxeko kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien)

Otsailak 22, larunbata

Leitzako Akerbeltz gaztetxean, 18:30etan, bertso-merendua
Beti berandu… ta gauz onik ez! (Ander Fuentes “Itturri”, Mikel Azpiroz, Iñigo Sagastibeltza)– Zortziko Haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez)

Otsailak 23, igandea

Barañaingo Haizea elkartean, 18:00etan, bertso-merendua
Miluzeko Barañetak (Ander Baiano, Pablo Perez, Mintxo Astiz, Ander Perez, Edurne Errea, Iker MUndiñano)– Bizkorratxiko (Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre, Aitor Zubiria)

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu