Bertso-Udalekuak 2014 2014-02-23

Begirale, zuzendari eta sukaldarientzat izen-ematea zabalik

Martxoaren 17ra arte egongo da izen-emate epea irekita. Bestalde, haur eta gaztetxoek izena emateko epea bi epetakoa izango da: martxoaren 11tik 27ra bertso-eskoletako partaideentzat eta Bertsozale Elkarteko bazkideen seme-alabentzat eta apirilaren 2tik 30era gainerako kideentzat.
 Oraindik udaberria iritsi ez den arren Bertsozale Elkartea hasi da jada bertso-udalekuak prestatzen. Aurten ere bost txanda izango dira uztailean eta abuztuan: Arrazolan (Bizkaia), Baigorrin (Behe Nafarroa), Irañetan (Nafarroa), Orion (Gipuzkoa) eta Zuhatzan (Araba).

 Bertan begirale, zuzendari edo sukaldari bezala parte hartu nahi duen edonork aukera dauka izena emateko. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen. Martxoaren 17ra bitarte egongo da izena emateko epea zabalik.

 Haur eta gaztetxoak bi epetan

 Bertso-Udalekuetan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoek ere laster izango dute izena emateko aukera. Hala, iaz bezala bi epe izango dituzte. Bertso-eskoletako ikasleek eta Bertsozale Elkarteko bazkideen seme-alabek izango dute aukera lehenik. Martxoaren 11tik 27ra bitarte izango dute izena emateko aukera.

 Gainerako kideek apirilaren 2tik 30era izango dute apuntatzeko aukera.

 2013ko Bertso-Udalekuetako irudi muntaia ikusgai dago hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu