Gaur Donostian, Zizurkilen, Beasainen, Hernanin, Iruran, Olaberrian, Gabirian, Urretxun, Irunen, Anoetan, Bergaran eta Abadiñon izango dira saioak; bihar Ormaiztegin, Tolosan, Eibarren, Ezkurran, Pasaian, Hendaian, Zumaian, Saran, Itziarren, Hondarribian, Arbizun, Ermuan eta Ondarroan eta etzi Hondarribian, Zarautzen, Larrabetzun eta Getxon.
Bertso-saioz karga-karga eginda dator asteburua.
Gaur, Donostian, "Bitetik bytera, istoriotik historiara" bertso-trama berezia izango da 12etan Informatika Fakultateko Gradu Aretoan. Aitor Sarriegi eta Maialen Lujanbiok kantatuko dute Aitzol Astigarragaren gidaritzapean.
Zizurkiten Harituzek antolatutako Herriartekoaren saioa izango da. Zizurkil eta Alegiako taldeak ariko dira kantuan 22:30etan Zentroan.
Beasainen "Birjinak ala putak? Emakumeen ekarpena historian zehar" hitzaldi-kantatua eskainiko dute Nerea Elustondok, Amaia Zubiriak eta Amaia Nausiak. Arratsaldeko 18etan izango da Usurbe Antzokian.
Hernanin "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua izango da 19etan Biteri Kultur Etxean. Elixabet Pagola, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan Iraia Elias gai-jartzaile dutela.
Iruran bertso-afaria izango da 21etan Zahar Etxean Amaia Agirre eta Nerea Elustondorekin.
Olaberrian haur eta gazteei zuzendutako "Kulunkantauri" ikuskizuna emango dute 15:15etan Eskolan.
Gabirian, Martxoan Bertsoa zikloaren baitan, taldekako txapelketako saioa izango da 23etan Ostatuan. "Potato", "Mirotzak" eta "Gabiril" taldeak ariko dira bertan.
Urretxun, ziklo beraren baitan, "Klase egun bat" bertso-antzerkia eskainiko dute 19etan Labeaga aretoan.
Irunen bertso-poteoa egingo dute Gure Esku Dago dinamikak antolatuta 19etan Moskun. Manu Goiogana, Julen Zelaieta eta Iñigo Ugarte dira bertan kantatzekoak.
Anoetan bertso-afaria izango da Jubilatuen egoitzan 21etan Erika Lagoma eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi" bertsolariekin.
Bergaran bailarako bertsolarien bertso-saioa egingo dute 22etan Gaztetxean. Xabi Igoa, Maider Arregi, Paula Amilburu, Ane Zuazubizkar, Aitzol Iturbe eta Garikoitz Lopez de Munain ariko dira bertsotan.
Azkenik, Abadiñon ordu berean egingo dute saioa Txanporta Kultur Etxean Nerea Ibarzabal, Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Lurdes Ondarok Itxaro Juaristiren gidaritzapean.
Bihar, Ormaiztegin jaialdia antolatu dute gaueko 22etan Zubipe Kiroldegian. Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu, Jone Uria, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan Unai Elizasu gai-jartzaile dutela.
Tolosan, Harituz Herriarteko Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute Tolosak eta Andoainek gaueko 23etan Orbela Tabernan.
Eibarren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, bertso-poteoa egingo dute eguerdiko 13:15etan herrian zehar Amaia Agirrek eta Nerea Elustondok.
Ezkurran bertso-afaria antolatu dute herriko ostatuan iluntzeko 21etan Amets Arzallus eta Julio Sotorekin.
Pasaian, Mimos tabernan, bertso-saio musikatua izango da gaueko 22etan. Miren Amuriza, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" jardungo dira bertsotan. Haritz Casabal izango dute gai-jartzaile.
Hendaian, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, bertso-poteoan eta afaritan kantuan ariko dira Maddalen Arzallus eta Miren Artetxe. Poteoa arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta 20:30etan afaria.
Zumaian ere bertso-trikipoteoa antolatu dute Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi ariko dira bertsotan iluntzeko 19:15etatik aurrera.
Saran, Kulturaldiaren barruan, bertso-saioa izango da goizean eta arratsaldean Herriko Plazan eta Lur Berri gelan. Eneritz Zabaleta eta Gillen Hiribarren dira kantatzekoak.
Itziarren "Bi bala" taldea ariko da gaueko 23etan Gazte Egunaren barruan.
Hondarribian "Beira" taldearen emanaldia izango da iluntzeko 21etan.
Arbizun, berriz, bertso-afaritan kantatuko dute Amaia Iturriotzek eta Erika Lagomak.
Ermuan ere bertso-afaria izango da 21:30etan Txalaparta tabernan. Jon Maia eta Iratxe Ibarra dira bertan kantatzekoak.
Bukatzeko, Ondarroan bertso-poteoan kantatuko dute Nerea Ibarzabalek eta Malen Amenabarrek eguerdiko 13:30etatik aurrera. Andrabanda izango dute lagun.
Igandean beste lau saio daude iragarrita. Hondarribian herriko emakumeei omenaldia egingo zaie eguerdiko 12:30etan Almirante Alonso kaleko lokalean. Alaia Martinek kantatuko du bertan.
Zarautzen "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua izango da 18:30etan Modelo Zineman. Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan Iraia Eliasek gaiak jarrita.
Larrabetzun "Emakumeak gerra sasoian" bertso-trama izango da 18:30etan Hori Bai gaztetxean. Miren Amuriza, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan Josu Goikoetxearen gidaritzapean.
Azkenik, Getxon Inauterietako gaztetxoen bertso-saioa izango da 18etan Telletxe plazan. ALBEko bertsolariak ariko dira bertsotan.