Bertso-eskolen batzordeak eskainita 2014-03-11

Bertso-eskolek ikastaro sorta izango dute aukeran

Denera 9 ikastaro eskaintzen zaizkie bertso-eskolei, baina proposamenak egiteko aukera izango dute. Ikastaroaren finantzaketa erdia egiten Bertsozale Elkarteak lagunduko du. Eskaerak maiatzaren 5a baino lehen egin beharko dira.
 Aurten ere Bertso-Eskolen Batzordeak ikastaro sorta bat eskainiko die bertso-eskolei. Bertsozale Elkarteak egingo du ikastaroaren finantzaketaren erdia eta gainerakoa, 125 euro alegia, bertso-eskolak berak ordaindu beharko du. Hortik aurrera, bertso-eskola izango da ikastaroaren antolatzailea eta nahi duen bezala itxuratu ahal izango du: talde barrurako ikastaro gisa, herri mailara zuzendua, bailarako beste bertso-eskola batzuekin batera... Ikastaroek ordu eta erdi edo bi orduko iraupena izango dute eta maiatzaren 5a baino lehen egin beharko da eskaera hona idatzita: bertsoeskolak@gmail.com.

 Denera 9 ikastaroko sorta eskaini du batzordeak, baina bertso-eskolek aukera izango dute proposamenak egiteko. Honako hauek dira ikastaroak:

 -"Errimak Umorez: zerekin egiten dugu barre?". Ainhoa Agirreazaldegi
 -"Zelan epaitzen da (dugu) umorea txapelketan?". Unai Iturriaga
 -"Bat-bateko bertsoen bat-bateko epaia". Iñaki Aurrekoetxea
 -"Izan gai(-jartzailea)". Unai Elizasu
 -"Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik". Maialen Lujanbio
 -"Gaiak eta gaien trataera genero ikuspegitik". Uxue Alberdi
 -"Generoa eta bertsolaritza". Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi
 -Xabier Amurizarekin elkarrizketan
 -Imanol Lazkanorekin elkarrizketan

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu