Eskolarteko txapelketa 2014-03-14

Lasarte-Orian gaur Gipuzkoako eskolartekoaren bigarrren zita

Gaur Gipuzkoako eskolarteko bigarren kanporaketa jokatuko da, Lasarte-Orian arratsalde eta iluntze partean. Formatu berriari jarraiki, idatzizko lehiaketaren ondotik, saio didaktikoa izango da (kultur etxean biak). Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka eta 14 arteko bertsolari gaztetxoa arituko dira bertsotan. Iluntzean, bat-bateko txapelketa jokatuko da, 15 urtez gorakoen artean, Harrieskaileta elkartean.
Ostiral honetan Gipuzkoako eskolarteko bigarren kanporaketa jokatuko da, Lasarte-Orian. Formatu berriari jarraiki, idatzizko lehiaketaren ondotik, saio didaktikoa izango da. Bertan izango dira Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka eta 14 arteko bertsolari gaztetxoak. Iluntzean, bat-bateko txapelketa jokatuko da, 15 urtez gorakoen artean.

Idatzizko sariketa Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da eta 200 umek hartuko dute parte, honako ikaste hauetakoak: Oiartzungo Haurtzaro Ikastola, Oiartzungo Elizalde, Hernaniko BHI, Hernaniko Langile, Donostiako Amara, Lasarteko Landaberri eta Urnieta eta Donibaneko bertso eskolakoak.

Saio didaktikoan Oiartzun eta Beasaingo lau talde
Idatzizkoaren ondoren, Beñat Gaztelumendi eta Ane Labakarekin beste gaztetxo koadrila batek hartuko du parte bertsotan. Lau talde izango dira, bi Oiartzungo eta bi Beasaingo. Aurkezle, Amaia Agirre arituko da. Saio didaktikoa ere Manuel Lekuona kultur etxean da.


Zortzi bertsolari bat-batean
Ondoren, afari-merienda giroan, bat-bateko txapelketaren txanda izango da. 15-18 urte bitarteko 8 bertsolari gazte arituko dira kantuan, Harrieskaileta elkartean:

-    Maddi Etxeberria (Larraul)
-    Jokin Irastorza (Oiartzun)
-    Iraitz Mateo  (Oiartzun)
-    Iraitz Sarasola (Ordizia)
-    Gartxot Ramirez (Zaldibia)
-    Ander Garayar (Zarautz)
-    Ixak Sarasua (Aretxabaleta)

Aurkezle Amaia Agirre izango da.
Saioko irabazlea Gipuzkoako finalera sartuko da. Bost kanporaketa saio direnez, kanporaketa bakoitzeko irabazlea eta puntuz hiru lehenak sailkatuko dira finalerako.

Afari-meriendara joateko eskuratu txartelak  www.bertsosarrerak.eu gunean

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu