Lankuk antolatuta, larunbatean hasiko da 2007-05-11

Esperimentazio tailerra bertsolaritza eta antzerkiaren inguruko

'Bertsolaritza eta antzerkia: zubiak eraikitzen izena du ikastaroak. Ander Lipus, Aizpea Goenaga, Karlos del Olmo eta Antton Lukuk emango dute. Doan da. Maiatzean eta ekainean, larunbat goizetan 10:30etatik 13:30etara, Oiartzunen

Lanku Bertso Zerbitzuak esperimentazio tailerra antolatu du bertsolaritza eta antzerki elementuak lantzeko. Lau saio izango dira eta Ander Lipus, Aizpea Goenaga, Karlos del Olmok eta Antton Lukuk zuzenduko dute bakoitza. Idea gogoeta prozesuan aipatu zen formazio beharretik dator. Hona hemen lau tailerrak:

Maiatzak 12, larunbata
Ander Lipus
Bertsolariarentzat bide berriak arte dramatikotik ekarriak, arnasketa, ahotsa, espazioa eta gorputza.

Maiatzak 26, larunbata
Aizpea Goenaga
Inprobisaziozko bertso antzerki ariketa bat: umeak eta helduak

Ekainak 9, larunbata
Karlos del Olmo
Stanislavski bertsolari, bakarrizketatik bertso-saiora: tramarako gatazkaren bila

Ekainak 23, larunbata
Antton Luku
Tobera, libertimendu eta beste... dantzari, antzerkilari eta bertsolari bilgune

Lekua: Lankuko prestakuntza aretoa, Astigarraga bidea, 2.2, Oarsoaldea enpresa gunea, Oiartzun. (Alcampo-n ondoan) Izena emateko: 943 260755, lanku@lanku.com



 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu