Hiru kanporaketatik lehena 2014-03-19

Malen Amenabar eta Josu Oiartzabal Osinaldeko finalera

Malen Amenabar larrabetzuarra eta Josu Oiartzabal azpeitiarra Osinalde sariko finalerako sailkatu dira Zaldibiko Osinberde elkartean jokatuko saioan. Osinalde sariko kanporaketak sari moduan antolatzen dira eta 'Osinberde' sarian Malen Amenabar izan zen irabazle. Larrabetzuarrak Artxanbarri bertsolariaren irudia jaso zuen saritzat.
Malen Amenabar larrabetzuarra eta Josu Oiartzabal azpeitiarra Osinalde sariko finalerako sailkatu dira Zaldibian jokatuko saioan. Aurreko biekin batean, Paula Amilburu, Gemma Urteaga, Maddi Sarasua eta Amaia Elizagoien aritu ziren Zaldibiko Osinberde elkartean,  80 entzuleren aurrean. Osinalde sariko kanporaketak sari moduan antolatzen dira eta Osinberde sarian Malen Amenabar izan zen irabazle. Larrabetzuarrak Artxanbarri bertsolariaren irudia jaso zuen saritzat.

Osinalde sariketaren baitan beste bi saio izango dira datozen bi asteburuotan:

Argi Berri Saria. Ordizia - Martxoak 22, larunbata
Ortzi Murua, Aitor Irastorza, Imanol Uria, Aitor Salegi, Jokin Bergara eta Aitzol Iturbe.  Argi Berri Elkartean, 20:30etan.

Aztiri Saria. Gabiria - Martxoak 29, larunbata
Eneritz Artetxe, Josu Sanjurjo, Txaber Ormazabal, Eñaut Martikorena, Mikel Iturriotz, Xabi Igoa.  Aztiri Elkartean, 20:30etan.  

Finala, Gabirian, apirilaren 12an (larunbata), Osinalde elkartean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu