Gaur Azpeitian, Urretxun, Zumarragan, Orion, Igeldon, Lazkaon, Abanton, Errezilen, Zarautzen, Parisen, Iruñean, Muxikan eta Mungian izango dira emanaldiak; bihar Sopelan, Gabirian, Etxebarrian, Azkoitian, Eibarren, Beasainen, Mallabian, Iruñean, Otsagabian eta Parisen eta etzi Azkainen eta Azpeitian.
Bete-betea dator asteburua. Gaur bertan hamar bertso-ekitalditik gora izango dira. Azpeitian bertso-afaria izango da Ondarbide erretegian Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Jokin Urangarekin.
Andoainen, Irunberri tabernan, Harituz herriartekoaren finalaurrekoa jokatuko da gaueko 22:30etan.
Urretxun, Gaztelekun, "Martxoan bertsoa" zikloaren baitako taldekako txapelketako finala izango da gaueko 23etan.
Zumarragan, berriz, Zelai Arizti aretoan, Eskolarteko Bertso-paper lehiaketako sari-banaketa egingo dute arratsaldeko 15etan.
Orion, Ikastolan, emanaldi berezia izango da gaueko 22etan Kilometroak 2014ren alde "Gabrielen Lekua" saio berezia eskainiko dute Oier Gillanek, Rafa Ruedak, Alain Urrutiak, Iraia Eliasek, Naia Membrillerak, Iban Urizarrek eta Ainhoa Alberdik.
Igeldon bertso-afaria egingo dute Kalonge sagardotegian iluntzeko 20:30etan hasita. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus jardungo dira bertsotan.
Bilbon BBK sariketako finala jokatuko da iluntzeko 19etan Kafe Antzokian.
Lazkaon Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa izango da gaur arratsaldean. 16:30etan saio didaktikoa izango da Areria zineman Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldiarekin.
Abanton, Gallartako Angulo Jatetxean, "Bat-batean" saio berezia eskainiko dute Aimar Karrikak eta Oskar Estangak gaueko 22etan.
Errezilen "Tximela Kapitainaren izarrak" emanaldi berezia eskainiko du Joseba Tapiak iluntzeko 21etan Borondegi aretoan.
Zarautzen, Azken Portun, urteroko bertso-afaria izango da. Aitzol Barandiaran eta Beñat Gaztelumendi jardungo dira bertsotan.
Parisen "L`improvisation orale, tradition et actualitè: Galice, Pays Basque et Pays Catalans" jardunaldiak egiten ari dira. Gaur, eguerdiko 13:30etan, "Bertsolari" filmaren emanaldia eta hizketaldia egingo dute Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean. Miren Artetxe ariko da hizlari lanetan.
Iruñean ere "Bertsolari" emango dute iluntzeko 19etan Mendillorriko Ezpondapea elkartean. Ondoren bertsotan ariko dira Aitor Sarriegi eta Amaia Agirre.
Muxikan bertso-afaria izango da gaueko 21:30etan Ariatzan. Igor Elortza eta Onintza Enbeita dira bertan kantatekoak.
Gasteizen ere bertso-afaria iragarri dute gaueko 21:30etarako Kakiturri elkartean. Ondoren Xabier Rico, Felipe Zelaieta, Asier Otamendi, Serapio Lopez, Juan Mari Juaristi, Alberto Martinez "Beito", Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Lopez de Santiago dita bertsotan aritzekoak.
Azkenik, Mungiako Herriko tabernan, bertso-saioa izango da gaueko 22:30etan. Asier Legarreta, Ibon Larrazabal "Larra", Jone Larrinaga eta Aitor Esteban ariko dira bertsotan.
Bihar ere egitaraua oparo dator. Sopelan "Esaera zaharren txapelketa" izango da Ander Deuna Ikastolan. Eguerdiko 14etan bertso-saioa egingo dute Eneritz Zabaletak eta Maddi Sarasuak.
Gabirian Aztiri saria izango da iluntzeko 20:30etan. Eneritz Artetxe, Josu Sanjurjo, Txaber Ormazabal, Eñaut Martikorena, Mikel Iturriotz eta Xabi Igoa ariko dira bertsotan.
Etxebarrian bertso-afaria izango da iluntzean Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi eta Gorka Ostolaza "Potxis"-ekin.
Azkoitian ere bertso-afaria iragarri dute iluntzeko 21etan Urrategiko elkartean. Julio Sotok eta Iker Zubeldiak kantatuko dute.
Eibarren bertso-bazkaria izango da Arrate Kultur Elkartean eguerdiko 14:30etan. Unai Agirre eta Maialen Lujanbio izango dira protagonistak.
Beasainen bertso-afaria egingo dute iluntzean Arriaran auzoan Aitor Sarriegi eta Amets Arzallusekin.
Mallabian urteroko bertso-afaria izango da Izar Gorri Elkartean iluntzeko 21etan. Agin Laburu, Ane Labaka eta Unai Iturriaga jardungo dira bertsotan Beñat Ugartetxea gai-jartzaile dutela.
Iruñean "Tximela Kapitainaren izarrak" emanaldia eskainiko du Joseba Tapiak Katakrak liburu dendan iluntzeko 19etan.
Otsagabian bertso-bazkaria izango da eguerdiko 14etan Gartxot elkartean. Julio Soto eta Saioa Alkaiza dira bertan kantatzekoak.
Azkenik, Parisen bertsolaritzaz eta generoaz ariko dira Pariseko Euskal Etxean iluntzeko 19etan. Miren Ibarluzea eta Miren Artetxe izango dira hizlari.
Etzi, berriz, beste bi emanaldi izango dira. Azkainen bertso-bazkaria izango da eguerdiko 13etan Kiroletako ostatuan Aimar Karrika eta Andoni Egañarekin.
Azpeitian, berriz, libreko saioa egingo dute 13etan pilotalekuan Sebastian Lizasok eta Iker Zubeldiak.