Julian Ezeiza 'Aterpe' bertsolaria zendu da 2014-04-01

Hernanin bertsoaren haria mantendu zuen bertsolaria hil da

Hernanin bertsoaren haria eten gabe mantendu zuen bertsolaria hil zen atzo, Julian Ezeiza Aterpe, 84 urte zituela, Aterpen, bere base­rrian. Hernaniko ber­tso­laritza ia galduan zegoe­nean heldu eta berpiztu zu­te­netako bat da Aterpe. Aterpek Irau­lio Pan­ttalone bertso es­kolaren omenaldia ere jaso zuen 2005ean.
Hernanin bertsoaren haria eten gabe mantendu zuen bertsolaria hil zen atzo, Julian Ezeiza Aterpe, 84 urte zituela, Aterpen, bere base­rrian. Hernaniko ber­tso­laritza ia galduan zegoe­nean heldu eta berpiztu zu­te­netako bat da Aterpe.
Txiki-txikitatik bertsota­ra­ko afizioa izandakoa, eta me­moria harrigarrikoa. Frankismo on­do­rengo urteetan, Hernanin bertsoa ia de­sa­ger­tuan zegoenean, pla­zaz plaza ibili zen Aterpe, herriko au­zoetako fes­tetan, errondetan, xoxik ko­bratu gabe, Antton Ga­rin la­guna ondoan zuela. Her­na­ni­ko Txapelketa ere irabazi zu­en, eta Usurbilen kontrako apus­­tu famatuan bera ere tartean zen, Galarretan, 1.000 ikusle­ren au­rrean.  Aterpe eta Antton Garin 2005ean omen­du zituen Irau­lio Pan­ttalone bertso es­kolak.

Eliz­ki­­zu­nak, gaur, 19:00­e­tan, San Joan Bataia­tzailea parrokian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu