Nafarroako Eskolartekoa bihar jokatuko da 2014-04-03

Nafarroako eskolartekoa Iruñean gaur

Eredu eta filosofia berriari jarraiki, Nafarroako Eskolartekoa egingo da gaur Iruñean. Batetetik, 14 eta 18 urte bitartekoen Txapelketa eta gaztetxoek bertso-merendua, Julen Zelaieta ta Amaia Elizagoienekin.Kalekalde elkartean, arratsaldeko 19etatik aurrera.
Berrituta dator Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, gaur Iruñean. Lehen aldiz, herrialde guztietan oinarri nagusi berak konpartituko dituen Eskolartekoa da eta elkarlanean antolatu dute Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak. Nafarrroako 28. edizioa izango da. Ekitaldiak bi zati izango ditu, bata,  14 eta 18 urte bitartekoen Txapelketa, Euskal Herriko Txapelketarako baliagarria izango dena. Bestetik, gaztetxoek bertso-merendua izango dute, Julen Zelaieta ta Amaia Elizagoienekin.Kalekalde elkartean, arratsaldeko 19etatik aurrera. Sarrera doakoa da.

Txapelketako atalean, zortzi bertsolari gaztek hartuko dute parte Eskolartekoan: Ainara Ieregi (Barañain), Manex Mailharin (Berriozar), Sarai Robles (Barañain), Mikel Lasarte (Barañain), Jokin Pinatxo (Bera), Maddalen Lopez (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza) eta Xabat Illaregi (Leitza). Aurkezle lanak Alaitz Rekondok eginen ditu, eta Mikel Beaumont, Ekintza Landa eta Nerea Bruñok epaituko dute saioa.

Honako lana egin beharko dute parte-hartzaileek:


1.fasea. 8 bertsolari
Hasierako agurra
Gai orokorrarekin bertso bat
Zortziko txikian binaka ofizioka bina bertso
Lau oinak emanda bertso bat
 
2.fasea. 4 bertsolari
Binaka koplaka, hiruna kopla osatu arte
Puntua emanda bertso bat
Gaia emanda bakarka bertso bat

Lehenengoak eta bigarrenak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dute. Euskal Herriko finala eta festa ekainaren 21ean izango da, Orion.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu