Bardoak 2014 2014-04-14

"Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera" talde baztandarra irabazle

Larunbatean izan zen Bardoetako finala Lesakan. Festa-ederrean aritu ziren kantuan hiru taldetako bederatzi bertsolari: Harrapazank Leitzatik, Bertze Maldikoak Iruñatik eta Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera Baztandik.
Larunbatean izan zen Bardoetako finala Lesakan. Festa-giro ederrean aritu ziren kantuan hiru taldetako bederatzi bertsolari: Harrapazank Leitzatik, Bertze Maldikoak Iruñatik eta Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera Baztandik. Saioko irabazlea Bardoen ekimenean parte hartu duten beste hamahiru taldeetako ordezkariek eta entzuleek erabaki zuten, haien bozkaren bitartez.  Ia 400 entzule bildu ziren. Azkenean baztandarrak garaile.

Bederatzi bertsolari oholtzan
Hiru ziren talde finalistak eta bederatzi bertsolari igo ziren oholtzara: Lepatanatuek 2 taldean Xabier Maia, Oier Amiano eta Kotte Plaza; Bertze maldikoak taldean, Aimar Karrika, Ainhoa Aranburu eta Oskar Sanz de Acedo eta Harrapazank taldean, Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi. Era berean, hiru aurkezle izan ditu saioak, talde bakoitzetik bana: Fernando Anbustegi (Lepatanatuek 2); Miren Bidarte (Bertze maldikoak) eta Jon Oronoz (Harrapazank).

Bortzirietako Bertso Eskolako kideek eman zioten hasiera saioari, Bardo guztiei Lesakara ongi etorria emanez. Saioa ariketa klasiko batekin hasi zen, taldekako hasierako agurrekin. Irudimen handia erakutsi zuten hiru taldeek, leitzarrek dantzan, iruindarrek 70eko klasiko baten bertsio diskoa eginez eta baztandarrek txipirioez jantzita.
Hortik aurrera, saioak bizi eta umoretsu segitu zuen, banaka eta taldeka egin behar izan zituzten ariketak bertsolariek. Entzuleek ere parte-hartzeko aukera izan zuten ariketa batean, azken oinak emanak. Bestelako finaletan ezohiko ariketak izan ziren Bardoenean entzun direnak.
Saioko irabazlea Bardoen ekimenean parte hartu duten beste hamahiru taldeetako ordezkariek eta entzuleek erabaki zuten, haien bozkaren bitartez. Horren arabera, Baztango Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera  taldea izan da Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren bigarren edizioko irabazlea. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman zien saria taldeetako kide guztiei, Bardoen zapi bana eta otar eder bat. Sari bera jaso zuten finalean aritu diren beste bi taldeek. Saria Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Maider Arrieta Lesakako Kultura zinegotziak eman zieten.
Ez ziren finalistak saria jaso zuten bakarrak. Beste hainbat sari banatu zituzten Bardoen finalean: hasierako agurrik onenari Lesakako Zortziko Haundiena taldeak eraman zuen, Bardoen talde errebelazioarena Barañaingo Miluzeko barañetak eta Barardoak taldeek; Bardoen izpirituarena Larraungo Paalletan Mocedadesek, otordu onenarena Baztan Malerrekako Etxeko Kontuk taldeak eta saio onenaren antolaketarena Etxarri Aranazko Bilixkorrikok.
Bederatzi bertsolarien amaierako agurrekin amaitu zen Lesakako finala. Baina bertso bertso festak luzaroan jarraitu zuen, bertso poteoan lehenik eta afarian ondoren.

Nafarroako Bertsozale Elkartea da Bardoak taldekako txapelketaren antolatzailea eta finala antolatzen Lesakako Udalak eta Bortzirietako Bertso Eskolak lagundu dute.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa