Zizurkil irabazle 2014-04-16

Final arrakastatsua Tolosaldeko Herriartekoan

Tolosaldeko Harituz I. Herriarteko txapelketak bukaera benetan indartsua izan du. Anoetako gaztetxean 500 lagun elkartu ziren Berastegi eta Zizurkilen arteko aurrez aurrekoaz gozatzeko; baita gozatu ere. Azkenean, zizurkildarrak izan ziren irabazle: Jon Ormazabal, Unai Mendizabal "Mendi" eta Joseba Otaegi. Berastegiko taldean, Iñigo Gorostarzu "Etxeorde", Beñat Salbarredi eta Ibon Karrera aritu ziren kantuan.

Gai eta lan aldetik ere berezia izan zen finala, txapelketa bera ere halakoxea izan baita. Antolatzaileak oso gustura daude ekimenak izan duen jarraipenarekin eta finalaren arrakastarekin; izan ere, aurreikuspen guztiak hautsi ditu lehenengo Herriartekoak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu