Zumaiako jaialdia 2014-04-28

Umoretsu hasi dira San Telmoak

Joan zen ostiralean urteroko saioa egin zuten Aita Mari zineman. Unai Agirre, Sebastian Lizaso, Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi jardun ziren kantuan, Jon Maiaren esanetara.
 San Telmoak bertsotan hasteko ohitura daukate Zumaian, eta halaxe egin dute aurten ere. Bertso-eskolak Baleikeren laguntzaz antolatuta, 400 lagun inguru bertaratu ziren Aita Mari aretora ostiralean. Gaueko 22:30ak zirela, honako sei bertsolari hauek atera ziren oholtzara:

 Unai Agirre
 Sebastian Lizaso
 Agin Laburu
 Aitor Mendiluze
 Andoni Egaña
 Uxue Alberdi

 Jon Maia izan zuten gai-jartzaile, eta umoretik izan zuen gehienbat saiok. Aktualitateko gaiekin hasi ziren bertsolariak: Gure Esku Dago dinamika, krisia... Hortik aurrera bestelako gaiak izan zituen kantagai. Azpimarratzekoa da, apirilaren 25a izanik, Uxue Alberdik "Grandola Villa Morena" abestitik hartutako doinuan kantatu zuela hasierako agurra.

 Saioko aukeraketa ikusgai duzue Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu