Durangoko Plateruenan 2014-04-28

Maiatzaren 8an hasiko da DF Bertsozale Eskola

Maiatzaren 8an hasiko da DF Bertsozale Eskola
Bertsozaleak bertsolaritza gertuagotik ezagutzea du xede ekimenak. Elkarrizketak izango dira aurten oinarri: lehenengo saioan Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Unai Iturriagak; bigarrenean Manolo Arozena Erika Lagomak; hirugarrenean Andoni Egaña Igor Elortzak eta laugarrenean Imanol Lazkano Miren Amurizak. Izena emateko epea zabalik dago eta doainik egin daiteke emailez edo Plateruena Kafe Antzokira bertara joanda.
 Badira urte batzuk Durangon DF Bertsozale Eskola antolatzen hasi zirenetik. Aurtengoan ere, maiatzeko lau ostegunetan, bertsolaritzara gerturatzeko aukera izango du interesa daukan edonork. Lau elkarrizketa izango dira aurtengo edizioaren oinarri, eta Plateruena Antzokian izango dira laurak, iluntzeko 20etan.

 Maiatzaren 8an Xabier Amuriza elkarrizketatuko du Unai Iturriagak; maiatzaren 15ean, Erika Lagomaren galderei erantzungo die Manolo Arozenak; maiatzaren 21ean Igor Elortzak elkarrizketa egingo dio Andoni Egañari eta, azkeneko saioan, maiatzaren 29an, Miren Amuriza izango da Imanol Lazkanoren jarduna gidatuko duena.

 Izena emateko bi aukera daude: emailez egin daiteke honako helbide honetan: antolaketa@plateruena.net. Bestela, Plateruenara bertara joanda eman daiteke izena. Doakoa izango da.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu