Inprobisazioa eta umorea taillerra 2014-04-29

Zabaldu da Virginia Imazen formazio tailerrean izena emateko epea

Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak "Inprobisazioa eta umorea eskenategian" sorkuntzari begirako formazio tailerra antolatu du, 4. urtez, Oihulari Klown taldeko Virginia Imazekin. Uztailaren 4-6ra da. Izen-ematea/ Informazioa: umorez@bertsozale.com /(+34) 943 69 41 29.
Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak sorkuntzari begirako formazio tailerra antolatu du, 4. urtez, Oihulari Klown taldeko Virginia Imazekin. "Inprobisazioa eta umorea eskenategian" deritzo tailerrak, eta asteburu pasako formatua du. Uztailaren 4tik 6ra egingo da Bergarako Aibar baserrian (Oihulari Klownen aterpetxean). Izen ematea zabalik dago maiatzaren 30era arte. Taldea osatzerakoan izen-emate ordena hartuko da kontutan, beraz, asmorik duena bixi ibili.
"Inprobisazioa eta umorea eskenategian"

 -Datak: uztailak 4, 5 eta 6.
-Lekua: Aibar Baserria (Oihulari Klownen aterpetxea)
-Partaideak: bertsolari zein zaleak, 14 kide (emakumeak eta gizonak).
-Matrikula (25 ordu) eta egonaldia (jana eta loa): 100¤
*Emakundek diruz lagundutako ekimena da.

-Taldea osatzea: izena emateko ordena hartuko da kontutan, eta aurreko edizioetan parte hartu ez duten kideek izango dute lehentasuna. Emakumeen eta gizonen oreka zainduko da.
-Izena emateko epea: apirilaren 28tik maiatzaren 30era
-Izen-ematea/ Informazioa:   umorez@bertsozale.com /(+34) 943 69 41 29.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu