ostiralean eta larunbatean 2014-04-29

'La forza dei Poeti': Bertsolaritza Sardinian, kantu inprobisatuaren topaketan

'La forza dei Poeti': Bertsolaritza Sardinian, kantu inprobisatuaren topaketan
Bertsolaritzari buruzko hitzaldiak eta bertso-ekitaldia izango dira asteburu honetan Sardinian, kantu inprobisatuari buruzko jardunaldien baitan. Euskal Herritik Andoni Egaña eta Arrate Illaro bertsolariak eta Karlos Aizpurua Mintzolako ikerketa eragilea izango dira bertan. Bi hitzaldi emango dituzte eta bertsotan ere egingo dute. Ostiral eta launbatean izango dira ekitaldiak.
Bertsolaritzari buruzko hitzaldiak eta bertso-ekitaldiak izango dira asteburu honetan Sardinian, kantu inprobisatuari buruzko jardunaldietan. Euskal Herritik Andoni Egaña eta Arrate Illaro bertsolariak eta Karlos Aizpurua Mintzolako ikerketa eragilea izango dira bertan.

2003tik bada Sardiniako inprobisatzaileekin harremana, Bertsoazale Elkarteak Munduko Kantu inprobisatuaren topaketak antolatu zituenean sardiniarrak hemen izan baitziren. Oraingoan gonbitea beste aldera izan da eta Mintzola Fundazioak adierazi duenez, topaketa bi errealitateen arteko ezagutzan sakontzeko balioko du.

Maiatzak 2, 18:00etan
Cagliari (Sardinia), Search aretoan: La forza del poeti . Incontro con gli improvisatori baschi. Hitzaldiak eta mahai ingurua. Parte hartuko dute: Paolo PIllonca (idazlea), Paolo Zedda (cantadori), Claudia Firino (erregioko kultura sailburua), Enrica Puggioni (eskualdeko kultura sailburua), Barbara Argiolas (eskualdeko ekonomia sailburua), Andoni Egaña (Mintzolako ordezkaria) eta Karlos Aizpurua (Mintzolako ikerkuntza eragilea).

Maiatzak 3, 20:00etan
Cagliari (Sardinia) Teatro La Vetreria: Sant’Efisen omenezko bertso saioa. Inprobisatzaileak: Marco Melis, Roberto Zuncheddu, Giuseppe Porcu, Nicola Farina, Arrate Illaro eta Andoni Egaña. Gai-jartzaile: Karlos Aizpurua.
Antolatzaileak: Sardiniako erkidego autonomoa, Bentu Estu kultur elkartea, Sardinia kultur fundazioa eta Cagliariko udala.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu