Bertsu-eskolak 2014-04-30

Ia 100 haur Baigorrin, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsu-eskolen topaketetan

Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko bertsu-eskola ezberdinetako haurrak bildu ziren bi egunez, apirilaren 26 eta 27an, Baigorriko Oronozia Etxartean. Bertsoaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea ziren Topaketen helburuak. Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala ere erabaki zen, Topaketetan izandako bi kanporaketetan. Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala maiatzaren 31an izango da, Hazparnen.
Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko bertsu-eskola ezberdinetako haurrak bildu ziren bi egunez, apirilaren 26 eta 27an, Baigorriko Oronozia Etxartean. Bertsoaren aitzakian elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzea ziren Topaketen helburuak. Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala ere erabaki zen, Topaketetan izandako bi kanporaketetan: Nahia Sasco, Kerman Diaz, Ainhoa Sarasua, Aitor Servier, Lur Renteria eta Ibai Capot dira finalistak.

Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoa
Apirilaren 26an iragan ziren Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoko kanporaketak. 9 bertsularik parte hartu zuten 5na eta 4na bertsulariko bi saiotan. Lehen saioan: Oihana Makazaga, Aitor Servier, Lur Renteria, Ibai Capot eta Nahia Sasco. Bigarren saioan: Kerman Diaz, Leire Lascaray, Jon Irazabal, eta Ainhoa Sarasua.  Azkenean 6 pasatu ziren maiatzaren 31an Hazparnen iraganen den Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera: Nahia Sasco, Kerman Diaz, Ainhoa Sarasua, Aitor Servier, Lur Renteria, eta Ibai Capot.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu