Eskolartekoa 2014-05-20

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolartekoa Deustun

Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolartekoa Deustun
Bizkaiko Eskolartekoa gaur hasiko da eta ostegunera arte lau saio izango ditu: gaur Deustun, bihar Algortan, etzi Bermeon eta etzidamu Elorrion. Ekainaren 7an 15-18 urte bitartekoen finala izango da Gernika-Lumon, Bertso-Eskolen egunarekin batean. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lankidetzan antolatzen dute.
Bizkaiko Eskolartekoa gaur hasiko da eta ostegunera arte lau saio izango ditu: gaur Deustun, bihar Algortan, etzi Bermeon eta etzidamu Elorrion. Ekainaren 7an 15-18 urte bitartekoen finala izango da Gernika-Lumon, Bertso-eskolen egunarekin batean. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak lankidetzan antolatzen dute. Eskolartekoa ekimen desberdinek osatzen dute: gazteentzako saioek, bertso meriendek, barnetegiek eta topaketek, bertso-eskolen egunak, udalekuek, negulekuek, idatzizko sariketak eta bat-bateko txapelketak.

Eskolartekoa urte osoko lanaren erakusgarri ere bada eta  hainbat helburu ditu, antolatzaileen hitzetan: "ume eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izatea, harremanak egitea, euren hurrekoak bertsozaletzea, edota antolakuntza beharretan ardurak hartzen ikastea...."

Kanporaketa saioak

Maiatzak 20
Deustuko Bidarte etxean, 15:00etan.
Bertso eskolak: Deustu, Arrigorriaga, Enkarterri eta Uribe Kosta.

Maiatzak 21
Algortako Kultur etxean, 15:00etan.
Bertso eskolak: Uribe Kosta eta Portugalete.

Maiatzak 22
Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan.
Bertso eskolak: Gernika-Lumo, Mungia eta Larrabetzu.

Maiatzak 23

Elorrioko txintxirri ikastolan, 15:00etan.
Bertso eskolak: Lekeitio, Abadiño, Markina-Xemein, Zornotza, Durango eta Berriz.

Finala, ekainak 7an, Gernika-Lumon, Bertso Eskolen egunarekin batean


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu