Doktoregi-tesia eta ikerketa-lan monografikoa egiteko 2014-05-27

Mikel Laboa Katedrak bi deialdi zabaldu ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzari esker sortu zen katedra. Euskal artea eta folklorea, euskal artearen eta folklorearen agerpenak eta euskal artisten obra izango dira ikergai.
 Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Mikel Laboa Katedra jarri zuten martxan, euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko asmoz. Besteak beste, bertsolaritzaren inguruko ikerketak sustatzeko ikerketa beka bat eman zuen iaz Mintzolarekin batera. Aurten, horrez gain, beste bi deialdi zabaldu dituzte.

 Katedraren zereginen artean dago euskal artearen eta folklorearen agerraldien azterketa, ikerketa eta gizarte-hedakuntzarekin loturiko jarduera mota oro sustatzea, bultzatzea eta zabaltzea. Hala, arreta berezia eskainiko zaie musika, dantza eta bertsolaritzari; Mikel Laboaren eta bere lanaren izaera berritzailea izango dira inspirazio-iturri eta bere obra aztertzea bultzako da.

 Oraingo honetan bi deialdi zabaldu ditu katedrak.

 Ikerketa-lan monografikoen deialdia

 Alde batetik, euskal artea eta folklorea, musika, dantza eta bertsolaritzaren inguruko ikerketa-lan monografikoak egiteko lau diru-laguntza emango dira. Horretarako ikerketa-lerro hauetako batekin erlazionatutako gaiak hautatu ahal izango dira: Euskal artea eta folklorea (bereziki musika, dantza eta bertsolaritza), euskal artearen eta folklorearen agerpenak eta euskal artisten obra (bereziki Mikel Laboarena).

 Diru-laguntzak 2000 eurokoak izango dira eta ikerketa-lana abenduaren 2a baino lehen entregatu beharko litzateke. Eskaria, berriz, ekainaren 19a baino lehen egin beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.


 Doktorego-tesia egiteko deialdia

 Bestalde, doktorego-tesia egiteko bi kontratutarako deialdia ere zabaldu da. Mikel Laboa Katedraren ikergaietako baten ingurukoa izan beharko du tesiak: euskal artea eta folklorea (bereziki musika eta dantza). euskal artearen eta folklorearen agerpenak eta euskal artisten obra (bereziki Mikel Laboarena). Eskariak ekainaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa